Bioeraikuntzak eraikin osasuntsu eta jasangarriak sortzea du helburu. Gure etxebizitzak material natural eta osasuntsuekin eraiki, orientazio eta banaketak optimizatu eta energia berriztagarriak erabiltzen baditugu, etxebizitza eraginkor eta ekonomikoagoa lortuko dugu, energia eta ura aurreztuz.