Zure etxebizitza edo lokala alokatu edota saldu nahi duzu? Horretarako, Europako araudiaren arabera, 2013ko ekainaren 1a ezkeroztik, higiezinen jabeek eraginkortasun energetikoko ziurtagiri bat eduki behar dute.

Eraginkortasun energetikoko ziurtagiria horretarako sortutako erregistroan inskribatuko dizugu eta dagokion energia-etiketa eskuratuko duzu alokatu edota saldu ahal izateko.

Ziurtagiri honen helburu nagusia gehiago aurreztea eta eraginkortasuna sustatzea da. Horrez gain, eraikinak birbaloratu eta alderatzeko ere balio du. Eraikinak birgaitzeko egiten diren inbertsioek eragin zuzena dute energia-gastuan. Horregatik, fakturetan energia eta dirua aurreztuko duzu.