GERIZPE Donostiako Arkitektura Tekniko estudio eta Slow Diseinu denda berri bat da.

Arkitektura Teknikoa estudioa 2016an sortu genuen etxe jasangarri, polit eta osasuntsu bat eskaintzeko asmoz. Gure filosofia arkitektura naturalean eta Bioeraikuntzan oinarritzen da.

Gipuzkoako hainbat etxebizitza eta negozioetan proiektuak egin ondoren, 2017an Donostiako lokal berriaren ateak zabaldu ditugu.

Estudioaz gain, Slow Diseinu denda ere bada, dekorazioa eta interiorismoa eskainiz.

IRATI

2007an, Eraikuntza Proiektuen ikasketak egiten hasi nintzen Donostiako Easo Politeknikoan.

Hauek amaitzean, 2009an, Arkitektura Teknikoa ikasten hasi nintzen Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan (EHU).

Paraleloki, bioeraikuntzaren mundua deskubritu nuen eta ikasketak burutzen nituen bitartean neure kontura informatzen eta hitzaldi ezberdinetara joaten hasi nintzen. 

Hala, 2012an karrera amaitu ostean, bi urteko iraupeneko Bioeraikuntza masterra egiten hasi nintzen Instituto Español de Baubiologie-n (IEB).

Ordu ezkero leku ezberdinetan ibili naiz lanean Arkitekto Tekniko bezala, bai administrazio publikoan eta baita autonomo bezala ere, 2016an geure proiektu pertsonala garatzea erabaki eta GERIZPE sortu genuen arte.

ZURIÑE

2007an Ingeniaritza Mekanikoa (EHU) ikasketak egin ondoren, nire bokazioaren bila Industriaren mundua alde batera utzi eta Eraikuntzara aldatzea erabaki nuen.

Eraikuntza Proiektuak (Donostiako Easo Politeknikoa) ikasketak amaitu ondoren, 2009an Arkitektura Teknikoko Gradua (EHU) ikasi nuen.

Ingeniaritza, hirigintza eta arkitektura bulegoetan lan egin dut, bai enpresa pribatu eta administrazio publikoan ere, energia berriztagarri, efizientzia energetiko eta irisgarritasunean espezializatuz.

2016an jasangarritasunaren bidea hartu eta nire kontura lan egitea erabaki nuen, GERIZPE sortuaz.

2017an, nire bi pasioak elkartu ditut: arkitektura eta slow diseinua.