Proiektu honetan bezeroek baserri zaharra bota eta lursailean eraikin berri bat eraiki nahi zuten. Erabakia hartu aurretik, emaitza nolakoa izango zen jakiteko render batzuk eskatu zizkiguten.

Bertara hurbildu ginen lekua ezagutu, aukera ezberdinak aztertu eta argazkiak ateratzera. Gure proposamena bi familientzako etxebizitza diseinatzea izan zen eta azkenik emaitza hau lortu genuen.

Etxebizitza lursailean integratu genuen, kokapen berezi honen bista ederrak guztiz aprobetxatuz.